internetradio2.0/resources/401/terms_401.html
author Pat Downey <patd@symbian.org>
Tue, 18 May 2010 11:36:57 +0100
changeset 4 3f2d53f144fe
parent 0 09774dfdd46b
permissions -rw-r--r--
Merge docml changeset with recent Nokia delivery.

<html>

<head>
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=UTF-8"/>
</head>

<body>

<p>Nokia Internet Radio zerbitzuak (“Zerbitzua") internet irrati estazioak aurkitzeko eta haien edukinaz gozatzeko aukera emango dizu. ZERBITZUA ERABILTZEAK HITZARMEN HAU IRAKURRI ETA ULERTU DUZULA ETA HONEN TERMINO ETA BALDINTZAK ONARTZEN DITUZULA SUPOSATZEN DU ETA, HAU GUZTIAREKIN ADOS ZAUDELARIK. Ados ez bazaude, Zerbitzua erabiltzeko baimenik ez daukazula jakin ezazu.</p>

<p></p>

<h1>1. DEFINIZIOAK</h1>

<p></p>

<p>Internet irrati estazioak orokorrean irratizko edukina eta honi lotutako metadatuak ekoiztu eta interneten sare baten bidez banatzen dituzten entitateak dira</p>

<p></p>

<p>Internet irrati estazioarekiko esteka errekurtso bilatzaile bat edo multzo bat da, erabiltzaileari internet irrati estazioak sarez banatutako edukinari sarbidea ematen diona.</p>

<p></p>

<h1>2. ZERBITZUA</h1>

<p></p>

<p>Zerbitzuak honako hau burutzeko aukera ematen du:</p>
<p>1. Internet irrati estazioekiko estekak bilatu;</p>
<p>2. internet irrati estazioetan sartu;</p>

<p></p>

<h1>3. ZERBITZUAREN ERABILERA</h1>

<p></p>

<p>Zerbitzuaren baimendutako erabilera bakarra pribatua eta ez-komertziala da. Nokiak Zerbitzuaren eta Zerbitzuari lotutako jabetza intelektual eskubide guztiak gordetzen ditu.</p>

<p></p>

<p>Nokiak termino eta baldintza hauek aurretik jakinaraziz aldatzeko eskubidea gordetzen du.</p>

<p></p>

<h1>4. PRIBATUTASUNA</h1>

<p></p>

<p>Nokiak erabiltzaileen pribatutasuna bermatuko duela hitzematen du, konfidentzialtasun politika gogorrak inplementatuz.</p>

<p></p>

<p>Erabilera kontrolatzeko eta Zerbitzua hobetzeko xedeaz, Nokiak erabilerari buruzko informazioa jaso lezake, horren barne baina honi ez mugatuta bisitatutako internet irrati estazioei buruzko informazioa, estazio bakoitzean emandako denbora eta gogokoenak bezala sailkatutako elementuak daudela.</p>

<p></p>

<p>Nokiak ez du Zerbitzuaren erabiltzaileen nortasuna adierazten duen informaziorik jasoko.</p>

<p></p>

<h1>5. ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA</h1>

<p></p>

<p>Zerbitzua erosotasun gisa eskaintzen zaizu. “Den bezala” eta “erabilgarritasunaren arabera” eskaintzen zaizu. Nokiak ez du bermatzen Zerbitzua etengabekoa edota akatsgabea izango delarik. Nokiak Zerbitzua edoizein momentutan berrikusteko edota harenganako sarbidea etentzeko eskubidea gordetzen du.</p>

<p></p>

<p>Nokiak Zerbitzuari lotutako aplikazioen eguneratzeak eskaintzea erabaki lezake.</p>

<p></p>

<h1>6. UKO EGITEA ETA ERANTZUNKIZUNA</h1>

<p></p>

<p>Zure sarbidea errazteko, Nokiak hirugarren parteek jabetutako edo kudeatutako internet irrati estazioekiko estekak eskaini ditzake. Nokia ez du bermatzen internet irrati estazioekiko estekak erabilgarri izango direla. Bestalde, Nokiarekin loturarik ez duen edukinak ez du harekiko Nokiaren adostasuna suposatzen, ez eta edukin horrekin lotatutako produktu edota zerbitzuekiko adostasuna ere.</p>

<p></p>

<p>Edozein estaziotan sartu baino lehen, bere arauak irakurri eta onartu beharko dituzu. Nokiak hirugarren parteek eskainitako edukinen gaineko kontrolik ez duela eta internet irrati estazioek eskainitako edukinen gaineko erantzunkizunik izan ahal ez duela onartzen duzu.</p>

<p></p>

<p>Zerbitzua erabiliz internet irrati estazioetan sartuz gero, zure zerbitzu hornitzailearen sarearen bidez datu kopuru handiak transmititu behar izatea gerta liteke. Datuak igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana. Kontuan izan Zerbitzua bit abiadura altuagoa duten sareak bidaltzen dituzten internet irrati estazioekin erabiliz gero, datu trafikoari lotutako gastu altuagoak izatea ekar lezakeela.</p>

<p></p>

<p>Zerbitzuaren erabilerari lotutako datu trafikoak honako ekar lezake gutxienez: estazioen direktorioaren edukina eguneratzea, internet irrati estazioetatik datozen datuak zabaltzea, informazio estatistikoa jasotzea eta internet irrati aplikazioa eguneratzea.</p>

<p></p>

<p>Nokiak ez du zuk egindako Zerbitzuaren erabilerari lotutako datu trafikoak sortutako gastuenganako erantzunkizunik.</p>

<p></p>

<p>EZ DA INOLAKO BERME BERARIAZKO EZ INPLIZITURIK ESKAINI EDO AURKEZTU, ONDORENGO ALDERDIEI DAGOKIENEZ (EZ HORIEI BAKARRIK, ORDEA). JABEGO-BERMEAK, HELBURU JAKIN BATERAKO SALEROSTEKO AUKERA EDO EGOKITASUNA ETA APLIKAZIOAK BESTE INOREN PATENTERIK, COPYRIGHTIK, MERKATARITZA-MARKARIK EDO BESTELAKO ESKUBIDERIK URRATZEN EZ DUELA, ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNARI, DOITASUNARI, FIDAGARRITASUNARI EDOTA EDUKINARI DAGOKIONEZ. NOKIAK EZ DU INONDIK INORA ERANTZUKIZUNIK IZANGO, EDOZEIN DATU EDO IRABAZIEN GALERAGATIK EDO EDONOLA SORTUTAKO KALTE ZUZEN, ZEHARKAKO, BEREZI, INTZIDENTIAL EDO KONSEKUENTZIALENGATIK, EZTA ZERBITZUAREN ERABILERAK EDO EZGAITASUNAK SORTUTAKO NEGOZIOEN ETENALDIENGATIK ERE, NOKIARI HALAKO KALTEEI BURUZ JAKINARAZI BADIOTE ERE. HAINBAT JURISDIKZIOK EZ DU BERME EDOTA ERANTZUNKIZUN BAZTERTZEA BAIMENTZEN, BERAZ AIPATUTAKO MUGAKETAK EDO BAZTERTZEAK ZURI EZ ATXIKITITZEA GERTA LITEKE.  HALA GERTATUZ GERO, NOKIAREN ERANTZUNKIZUNA LEGEAK BAIMENDUTAKO IRISMEN HANDIENERA MUGATUTA LEGOKE.</p>

<p></p>

<p>Hemen adierazitako ezerk ez du kontsumitzaile den edozein parteren arauzko eskubideei kalterik egingo. Hemen adierazitako ezerk ez du Nokiaren erantzunkizuna mogatuko, ezta Nokiaren oharkabetasunak sortutako heriotzak edota kalteak ere.</p>

<p></p>

<h1>7. COPYRIGHTAK URRATZEAREN ALEGAZIOEI BURUZKO POLITIKA</h1>

<p></p>

<p>Copyrighta duen zure lana beste inork edonola eta copyrighta urratuz erabili duela uste baduzu, Nokiari jakinarazi diezaiokezu honako hau adieraziz:</p>

<p></p>

<p>(1) Urratu den eskubide esklusiboaren jabea ordezkatzeko baimena duen pertsona baten sinadura fisiko edo elektronikoa.</p>

<p></p>

<p>(2) Urratuta izan dela uste den copyrighta duen lanarean identifikatze edota deskribapena.</p>

<p></p>

<p>(3) Urratzailea dela uste den materialaren identifikatze edota deskribapena eta materiala aurkitzeko beharrezko informazioa.</p>

<p></p>

<p>(4) Zure izena, helbidea, telefono zenbakia eta Nokia zurekin kontaktuan jartzeko beharrezko bestelako informazioa.</p>

<p></p>

<p>(5) Material horren bidez egindako erabilera hura copyrightaren jabeak, bere agenteak edota legeak baimentzen ez duelaren jakinean zaudela dioen zure adierazpena.</p>

<p></p>

<p>(6) Jakinarazpenean agertzen den informazioa zehatza dela eta, hala ez izanez gero zinauste zigorra ezarriko delarik, urratua izan den eskubide esklusibo baten jabearen ordezko izateko baimena daukazula dioen adierazpena.</p>

<p></p>

<p>Jakinarazpena Berariazko Agentearen helbide honetara bidali ezazu:</p>

<p></p>

<p>Copyright.Notices@nokia.com</p>

<p></p>

<h1>8. INDARREKO LEGEA</h1>

<p></p>

<p>Termino eta baldintza hauetan erabili den moduan, “Nokia”-k Nokia Corporation-i egiten dio erreferentzia. Nokiak Finlandian egiten du lan eta kontrolatzen du Zerbitzua. Hala, Zerbitzu honek barne duen informazioa Finlandian hornitutakoa kontsideratuko da.</p>

<p></p>

<p>Copyright © Nokia Corporation 2006. Eskubide guztiak erreserbatuta.</p>

</body>

</html>